Dantza taldea

Arduraduna: Pierre Latasa Goya


Dantza taldea

Ostiraletan:

  • A taldea: 17:30-19:00
  • B taldea: 19:00-20:30
  • D taldea: 20:00-22:00

Teknika

Astearteetan 18:00-19:30


Hamarkadetan zehar, dantza-taldea sortu da eta elkarteko ordezkaritza dugu gaur egun. Urtean zehar hainbat ateraldi egiten ditugu Euskal Herriko bertze herrietan gure dantzak erakusteko, gehienetan Lapurdiko ihauterietako dantzak edo Donibane Lohitzunekoak emateko.


Talde honen data garrantzitsuak:

IHAUTERIAK

  • HARTZA EGUNA (Donibane Lohitzune): egun horretan “Hiruburuak” eta beren buruzagia ateratzen dira, dantza berezi baten erakusteko. Jakin behar da pertsonai horiek baita dantza ere asmatuak izan direla Donibaneko herriarentzat, Euskal Herriko beste ihauterietan eta dantzetan oinarrituta.
  • SORGIN GAUA (Ziburu): ihauterien garaian sorginak ateratzen dira Ziburun, eta beren dantza berezia eskaintzen dute.
  • KASKAROTAK (Donibane Lohitzune)

UDABERRIA DANTZAN

Urtero Luis XIV. plazan antolatzen dugun jaialdia da, Euskal Herriko zazpi herrialdetako dantza taldeak gonbidatzen ditugu, bakoitzak bere dantzak eman ditzan, Begiraleak taldeko gazteek eta helduek Lapurdiko dantzak ematen dituzte.

DONIBANE LOHITZUNEKO BESTAK

  • SUAK: larunbat gauean, Donibaneko suen inguruan dantzatzen dugu.
  • EZPATA DANTZA: igande goizean, meza denboran, ezpata ttiki dantzatzen dugu.
  • OHOREZKO AURRESKUA: igande goizean, meza ondotik, aurreskua dantzatzen dugu eliza atarian.


BIDAIAK-FESTIBALAK

  • 2023ko agorrila – Saint Pierre eta Mikelune
  • 2018ko uztaila – Alcoentre (Portugal)
  • 2018 eta 2017ko uztaila – Gauargi festibala – Ezpeleta (Haurrak)
  • 2017ko urria – Villanova i Geltrú (Catalunya)
  • 2011ko uztaila – Festival mondial des cultures – Drummondville (Québec, Canada)
  • 2003ko apirila – Argentina eta Uruguay
  • 2000ko ekaina – Québec (musikariak eta kantariak)
  • 1998ko uztaila – Festival mondial des cultures – Drummondville (Québec, Canada)
  • 1997ko maiatza – Corrèze (France)
  • 1996ko ekaina – Québec (musikariak)
  • 1988ko apirila – Festival international – Baraseia (Portugal)
  • 1985ko agorrila – Festival international – Confolens (Charente, France)
  • 1982ko iraila – Yougoslavia ohia
  • 1981ko iraila – Festival international – Dijon (Côte d’Or, France)