Arduradunak: Xabier “Abitxu” Soubelet eta Pierre Latasa Goya
Atal honek folklore ikerketaz, dantza, musika eta jantzien historiaz arduratzen da. Ikerlariek Euskal Herriko xoko guzietara bidaiatzen dute dantza berriak, ezohizko ihauteriak, jantzien bila… gure ekitaldien eta ikuskizunen eszenaratzea osatzeko.
JOSTUN TALDEA
Arduraduna: Miren Gutierrez
Noiz? Astelehenetan 14:00-17:00
Jostun taldea sortu zen dantza taldearen jantziak egiteko eta kudeatzeko. Jostunek helburu bikoitza dute beraz, alde batetik dantza errepertorio bakoitzaren jantziak egitea, ikerketa batzuen laguntzaz, eta orain arte egindako arropa guziak garbitu, antolatu eta egokitu.